XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, erabilera lege bilakatua da.

Zer egin dezake Euskaltzaindi berriak %95 horren aurka?

Orixe bera, arrazoi zientifikoen aldetik, s tiletdunaren aldekoa izan arren, arrazoi zientifiko mistoaren eskabidez, amore ematen du x-aren alde.

Dena dela, esan behar dizut Orixe ez dela izan arrazoi sozio-linguistikoaren defendatzaile bakarra.

Erizpide hori bera azaldu zuen hasieran Koldo Eleizaldek Oñatiko Batzarrekoan.

Orixe itzali eta gero, batasunerako euskalkia hautatzeko orduan, Koldo Mitxelenak arrazoi horretantxe finkaturik egiten du gipuzkeraren aldeko proposamena.

Arazo etimologikoari dagokionez, ildo beretik doazen bi galdera egiten dira denbora berean:

a) Euskal Herria ala Euzkadi?;

b) Euskadi ala Euzkadi edota, bere-bat, euskera ala euzkera?

Euskal Herria ala Euzkadi eztabaidaren iturrian, bi izen dauzkagu: Sabino Arana Goiri, Euzkadi hitzaren sortzaile, eta Arturo Campion, Euskal Herria hitz zaharraren defendatzaile.

Orixerena ulertzeko, horiengana jo behar lehenago, hark ere horiek bait ditu aiputan.

Bizkaitarrak euskal naziotasuna adierazteko sortu zuen, naziotasun hori hizkuntza baitan baino gehiago beste elementu batzuetan (adibidez, arraza eta erlijioan) oinarrituz.

Nafarrak, herrian bertan nahiz atzerrian argitaratua izan zen Sobre el nuevo bautizo del País Basko artikuluan , Euskal-Erriaren izen tradizionala adiera politiko horren ondorioz euskal hiztegitik uxatu nahi dutenen aurka arrazoituz, bereizketa argigarri hauek egiten ditu:

a) Euskal Herria, hitzaren zentzu hertsian, euskararen herria da eta izen horrek, beste adierarik izan dezakeenaz gain, garai batean euskaraz mintzatzen zen eta den herria adierazten du, batipat;

b) Euzkadi neologismoa oso ondo eratutakoa izan badaiteke ere, ez da Euskal Herria bezain hitz gardena, entzun orduko herri soilak ulertzen duena ;

c) Euskal Herria izena ez bada egokia euskara hitz egiten ez duen herria izendatzeko, ezago dateke Euzkadi ;

d) Euzkadi hitza euskal nazio osoa adierazteko sortua bada, berdin-berdin adieraz dezake kontzeptu berbera Euskal Herria hitzak ere, baldin esanahi hori azaltzen bazaio herriari .